IRUDIMEN SOZIOLOGIKOA

Aupa soziologia zaleak!!

Gizartea era egokian aztertzeko irudimen soziologikoa guztiz beharrezkoa da.

Irudimen soziologikoa ahalmena dala esan daikegu, gertakizun partikularretik gizartearen funtzionamendu orokorra ulertzera eraman ahal deuskun ahalmena hain zuzen ere. Honetarako nahitaezkoa izanik abstrakziorako gaitasuna, bizitza familiarra eta eguneroko bizitza alboratuz errealitatea begiratzea, aztertzea eta gizarteko erregulartasunak bilatzea eskeintzen dauan gaitasuna. Horrela azaltzen eban Wright Mills autore amerikarrak.

Anthony Giddens, soziologo ingeles ospetsuak, kafe katilu bat edatea jarri eban adibide lez irudimen soziologikoa azaltzeko.

Imagen relacionada

Hau azaltzeko lau ikuspuntu desberdinetatik begiratu eban egoera berdina.

Lehenik eta behin kafearen garrantzia pertsona askoren bizitzan aipatu eban, eguneroko lan bizitza aurrera eramateko edo lagun batekin hitz egiteko aitzaki lez. Beste alde batetik kafea droga lez hartu eban eta honen aldaketak lurralde desberdinen arabera. Baita, kafearen balio aipatu eban nazioarteko merkataritzari dagokionez, honen eratorria askotan kilometro askotara egonik. Laugarren puntu lez, kafearen eratorria historikoki aztertu eban eta zelan mendebaldeko herrialdeetan edaten zan -eta gaur egun edaten dan- kafe gehiena Sudamerikatik eta Afrikatik etorritakoa zan. Azkenik, non erositakoa eta zelakoa zan edandako kafea aztertu eban.


ESTRATEGIA

  1. Partikularrean orokorra identifikatzea: Pertsona bakarra aurrean izanda pertsona horrek daukan antzekotasuna gizarteren gehiengoarekin bilatzen eta aurkitzen datza.
  2. Ezagunean ezezaguna identifikatzea: Gehiengoaren kanpo dagoana edo desberdina dana identifikatzen datza.
  3. Gizarte testuinguruen banakotasuna identifikatzea. Lurralde desberdinetan emoten diran egoera desberdinak identifikatzen datza.

BIBLIOGRAFIA


Aitor&Aitor.

Deja un comentario

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑